euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

XII. Museoen Kongresua: Kultur ondarearen generoa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/20 Noiz arte: 2016/10/18

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, urriak 20, 9.30etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian,  Donostian, ‘Kultur ondarearen generoa: bazterketak, isiltasunak, berdintasuna' izeneko XII. Kongresuaren irekiera-ekitaldia izango da.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Xabier Etxague, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • Karmele Barandiaran, San Telmo Museoko Garapena eta Publikoen arloko arduraduna
  • Cristina Aguirre, Irungo Oiasso Erromatar Museoko gerentea

Generoarekin zer ikusirik duten gaiak eragin handia izaten ari dira egun. Edizio honetan topaketak emakume-gizon binomioaren tirabirei arreta jarriko du, eta horretarako erreferentziatzat hartu du 2015ean UNESCOk argitaratutako ‘Genero berdintasuna: ondarea eta sorkuntza' txostena. Bertan adierazten da emakumeak ez direla kontuan hartzen edo gutxiesten direla kultur ondarearen sorkuntzaren eta birsorkuntzaren prozesuetan. Interpretazio androzentrikoak nagusi dira kultur ondarea identifikatzen, aukeratzen, irudikatzen edo transmititzen denean.

Kongresu honen helburua honako hau izango da: kultur ondarearen identifikazioari, hautaketari eta irudikapenari dagozkien prozesuen eta generoaren arteko interrelazioak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea.

UPV/EHUko Baloreen Filosofia eta Giza Antropologiaren Sailak, Irungo Oiasso Erromatar Museoaren, San Telmo Museoaren, UQAM-Laboratoire d' histoire et de patrimoine de Montréal-aren, Bartzelonako Unibertsitatearen, Les Musèes de la Civilisation de Quebec-aren, Université Lumière Lyon 2ren eta Université Tolousse III Saul Sabatier-ren laguntzaz, antolatzen du kongresua.

Jarduera bi egunetan zehar luzatuko da: lehengoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango da (urria 20); bigarrena aldiz, San Telmo Museoan (urria 21).

Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.