-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Ekaingo lezeko labar-margoen digitalizazioa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/26 Noiz arte: 2016/10/25
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, urriaren 26an, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, Eusko Jaurlaritzak Ekaingo haitzuloan eta bertako labar-margoetan burutu dituen digitalizazio lanen emaitzak aurkeztuko ditu prentsaren aurrean. UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen 2008an Ekain.
Haitzulo barnean egin den bereizmen super handiko irudi-hartze hau (gigapixel irudiak) herritarren esku ipiniko dira orain, gailu mugikorrentzako aplikazio berri baten bidez. Era honetan, Ekainen dagoen kultura ondare hori guztia digitalki eskuragarri izatea bermatzen da, interesik duen herritar ororen gozamenerako nahiz interpretaziorako, kalitate handian eta informazio osagarriz horniturik.
Aurkezpenean parte hartzaile izango dira:
- Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea
- Marcos Garcia, Prehistorian Doktorea, Labar-artearen Ikerketa Taldeko kide, eta proiektuaren arduradun UPV/EHUren alderik
- Koldo Garcia, digitalizatze lanen ardura izan duen Madpixel enpresako Operazio zuzendaria