Donostiako XVI. Zientzia Astearen aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/10/28
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, azaroaren 2an, 11:30ean, Donostiako Udaleko prentsa-aretoan, azaroaren 3etik 5ra Kursaal-ean egingo den Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) hamaseigarren Zientzia Astearen prentsaurrekoa antolatu da.
Ekitaldian, gainera, Elena Lazkano eta Igor Rodriguez UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleek Zientzia Astean bertan ere ikusgai egongo den robot humanoide batekin erakustaldi labur bat egingo dute.
Zientzia Astearen helburua euskal gizartea, ume, gazte eta helduak, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da. Inguruan gertatzen denari buruz jakin-mina daukaten guztiek aukera izango dute zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu eta sentitzeko, eta hain zuzen ere horretan egunero lan egiten dutenekin, irakasle eta ikertzaileekin.
Aurkezpenean parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Miren Azkarate, Donostia Udalaren 2016, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi delegatua eta bigarren alkateordea