euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Psikologia Fakultatearen diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/04 Noiz arte: 2016/11/03

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroak 4, 17.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroaren entzunaretoan,  Donostian, Psikologiako graduatuen IV. Promozioko 220 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Parte hartuko dute ere: Aitziber Pascual, Kalitate, Euskara eta Ikasleen arloko dekanordeak; Nerea Lertxundi Akademia Antolakuntzako dekanordeak; eta, Manu Egaña ehualumniak eta KIROL Taldeko Pertsonen eta Antolakuntzaren zuzendariak.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu eta lizentziatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. IV. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Ana Isabel Vergara, Psikologia Fakultateko dekanoa
  • Manu Egaña ehualumni eta KIROL Taldeko Pertsonen eta Antolakuntzaren zuzendariaren agerraldia
  • IV. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia
  • Diploma banaketa
  • Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango da
  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira
  • Ekitaldiaren amaiera. Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea
  • Musika emanaldia eta ‘Gaudeamus Igitur' ereserkiaren abestea