euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UNIbertsoan ekimenaren saio berria

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/01 Noiz arte: 2016/11/29

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 1ean, 12:00etatik aurrera, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, UNIbertsoan ekimenaren saio berria egingo da. Ikerkuntza eta bertsolaritza uztartzen dituen egitasmoa da UNIbertsoan. UPV/EHUrekin elkarlanean gauzatu du Mintzola Ahozko Lantegiak.

Lehendabizi Beñat Krolemek hitzaldia emango du bertsolaritza eta irudiaren arteko harremanari buruz; hain zuzen, Krolemek Mintzolaren eta Mikel Laboa Katedraren ikerketa proiektu saria jaso zuen iaz, eta gai horri buruzko tesia egingo du orain. Gero, emanaldia izango da: Bertso marraztuak. Amets Arzallus eta Alaia Martinariko dira bertsotan eta Unai Gaztelumendi marrazten.

Emanaldia irekia da eta doakoa.

Iazko abenduan egin zen UNIbertsoan egitasmoaren lehen saioa: Mintzolaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Karlos Aizpuruak eta Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbioaritu ziren bertsotan. Bigarrena Europa bat-bateaneko saio batekin uztartu zen eta katalanak, sardiniarrak eta kurdua aritu ziren bertsolariekin batera.

Argazkia: Mintzola