-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
‘Oihenart' Aforismoen VI. Lehiaketaren sari banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/02 Noiz arte: 2016/12/01
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, abenduaren 2an, 13:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, 'Oihenart' Aforismoen VI. Lehiaketaren sari banaketa ospatuko da, aipatutako ikastegiaren festaren baitan. Sariak banatuko ditu Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzu buruak.
Aurtengo edizioaren lehen saria Ekaiz Goikoetxeak jaso du, ‘Eman zu bizitzari‘ lanagatik.
Bigarren saria aldiz, Koldo Izagirrek aurkeztutako ‘Burua ankaz gora‘ lanak.
Halaber, hirugarren saria Juan Ramon Alberdik aurkeztutako ‘Bonsaiak‘ lanak jaso du eta aipamen berezia aldiz, Oihane Garmendia Glariak, Erronkariko euskararen aldarria egiteagatik.
Lehiaketara aurkeztu diren lanak edizio honetan epaitu dituzte: Cristina Lasak (irakaslea), Juan Kruz Igerabidek (idazlea), Eider Rodriguezek (irakaslea), Antonio Casado idazkari moduan aritu delarik.
UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, ‘Oihenart' izeneko aforismoen lehenengo lehiaketa abian jarri zuen 2010.ean.