-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
-
Isurialde atlantikoko lurrazala isurialde mediterranokoa baino gehiago altxatu da
Felix Goñi, honoris causa doktore Bordeleko unibertsitatean
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/07 Noiz arte: 2016/12/02
Deskribapena
Asteazkenean, abenduak 7, Bordeleko unibertsitateak honoris causa doktore izendatuko du Félix M. Goñi. Ekitaldiaren buru Manuel Tunon de Lara Bordeleko unibertsitateko presidentea izango da eta Erick Dufourc Kanadako Ottawa unibertsitateko doktorearen laudatioa izango duelarik.
Félix M. Goñi (Donostia, 1951) medikuntza eta kirurgiako doktorea da Nafarroako unibertsitatean (1975) eta, Erresuma Batuan eta Kanadan zenbait egonaldi egin ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko biokimikako irakasle egin zen 1984an. Biofisika zelularra ekarri zuen Espainiara eta Biofisika Instituta (CSIC/UPV/EHU) sortu zuen 2002an, ia 20 ikertalde hartzeraino handitu eta hazi egin dena 2016an inauguratutako eraikin berrian. Aitzindaria da espektroskopiak lipido eta proteinak dakartzaten zelulen eta birusen arteko fusioari aplikatzen. Félix Goñi irakasle bisitaria da Bordeleko Unibertsitatean 2016an.