-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
Une gakoak Ingalaterraren eraikuntzaren historian
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/14 Noiz arte: 2016/12/12
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, abenduak 14, 12:30etan, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan, Donostian, Bill Addis irakasleak hitzaldia emango du ‘Momentos clave en la historia de la construcción en Inglaterra' (Une gakoak Ingalaterraren eraikuntzaren historian) izenburuaz. Hitzaldi honek amaiera jartzen dio irakasle ingeles honek UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin duen egonaldiari, bertan eskola magistralak eskaini dituelarik.
Bill Addis ospe eta itzal handiko irakasle eta profesionala da nazioarte mailan. Makina bat argitalpen egin du ingeniaritzari eta eraikuntzari buruz, ikusmolde teknologiko eta historikotik. Berea da "Building. 3000 years of Design, Engineering and Construction" (Phaidon; 2012). Bera izan ohi da Eraikuntzaren Historiari buruzko nazioarteko kongresu gehienetako buru. Profesionala izan da Londreseko Bureau Happold-en, eta irakasle, Reading Unibertsitatean eta Cambridgeko unibertsitatearen Arkitektura Sailean.