Elegy: antzerkia, harrotasunez
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/17 Noiz arte: 2016/12/14
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Abenduaren 17an, larunbata, 19:00etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, Andrés Requejok antzezturiko eta Carlos Alonso Callerok zuzenduriko Elegy lana aurkeztuko da. Requejok gizonezko antzezle onenaren Godoff saria irabazi zuen 2015ean.
Sarrera doakoa da.
Elegy lana Douglas Rintoulek idatzi zuen, Bradley Secker fotokazetariak Sirian errefuxiatutako irakiarrei eginiko elkarrizketa errealetan oinarrituta eta ihes egin zuen norbaiten ikuspuntutik kontatuta. Istorio hunkigarri honek sakon arakatzen du errefuxiatu haren memoria. Alde batetik, berehala datorkio burura bere jaioterriko ibaian eseri eta amodioaren aurreneko laztasunak sentitu zitueneko eguna, eta, bestetik, gogoan du nola iritsi zen ezagutzen ez zuen herrialde bateko atxilotze zentro batera, non guztiek gezurretan ari zela uste baitzuten. Oroitzapenak bata bestearen gainean pilatzen dira, eta horrela jaso nahi izan ditu testuak ere: zatika, eta ez linealki. Amodioaren, galeraren eta erbestearen inguruko istorio bat da: inorena ez den lurretik zeharreko bidaia bat, geltoki hutsetatik, mugetatik eta hiri bonbardatuetatik zeharrekoa.
Aurkezpenaren ondoren, solasaldia izango da honako hauekin:
- Iñigo Lamarka, Ehualumniko eta Gehituko burua
- Patricia Bárcena, CEAR-Euskadiko zuzendaria
- Maitane Arnoso, UPV/EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko irakaslea eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea
- Abdoulaye Gueye, Caritas -Lagun Etxeko aholkulari juridikoa
- Edurne Gallo, Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoa
- Andoni Ramos Etxezarreta, UPV/EHUko LGTB Ligako presidenteordea
Jarduera antolatzen dute: Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea, GEHITU, EHGAM, AMPGYL; LGTB Liga de la UPV/EHU, CEAR EUSKADI, SOS Racismo, Amnistía Internacional, Caritas -Lagun Etxea y Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak.