euskaraespañol

Redes sociales campusa

Klinika Juridikoaren inaugurazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/01/27 Noiz arte: 2017/01/26

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 27, 13:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa inauguratzeko ekitaldia egingo da, ikasturte honetan (2016-2017) ezarri baita aipatutako unibertsitate ikastegian.

Ekitaldian izango dira Idoia Fernández, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea; Miren Azkarate Donostiako Udalaren Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria; Agustín Erkizia, Campuseko errektoreordea; Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Klinika Juridikoaren zuzendari laguntzailea, eta Maggy Barrère, Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren zuzendaria.

Ekitaldira joango dira, halaber, Amparo López Antelo, Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazio zuzendaria; Miren Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasuneko zuzendaria; Maribel Vaquero, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen foru zuzendaria; eta, María Luisa Aguirretxe, Arartekoaren aholkularia. Era berean, bertan egongo dira unibertsitateko hainbat kide, Bizkaiko eta Arabako abokatuen elkargoetako ordezkariak, eta, besteak beste, Unicef Euskadi, Caritas, Eraberean (SOS Arrazakeria, Biltzen, Gehitu) eta Harresiak Apurtuz elkarteetako ordezkariak.

UPV/EHUren Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak giza eskubideen alde eta bazterkeriaren aurka konprometituta dagoen klinika juridikoaren ereduari jarraitzen dio, eta haren helburuak, besteak beste, honako hauek dira: Zuzenbide Fakultateko ikasleak harremanetan jartzea bidegabekeria egoera larriak bizi dituzten pertsonen eta taldeen kasuekin. Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidez, Zuzenbide Fakultateko ikasleek aukera izango dute curriculumeko nahiz borondatezko praktikak egiteko, baita Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak ere. Horietan guztietan bereziki garrantzitsua izango da bazterkeriaren aurkako estrategiak diseinatzea, eta horien bidez botere publikoek justizia sozialaren politika arloan egiten duten lanean lagundu ahal izango dute, esku hartzeko edo hobetzeko balizko esparruak iradokita.