Santos Bregaña diseinugilearen hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/15 Noiz arte: 2017/03/13
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 15, 12.30etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola teknikoaren T04 ikasgelan, Donostian, Santos Bregaña diseinatzaile zein UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak hitzaldia eskainiko du.
Sarrera librea da.
Hitzaldia baino lehen Paisaiaren Arkitektura eta Proiektuen Esperimentazio Laborategia ikasgaiek (Mario Sangallik eta Iñigo Viar irakasleak hurrenez hurren ematen dutenak) elkarbanatuko duten saioan parte hartuko du. Izan ere, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Montpellierreko Arkitektura Festibalean ordezkatuko duen instalazioa aukeratzeko epaimahaiko kide ere bada Santos Bregaña.
Santos Bregañak (Iruñea, 1965) Donostian eta Bartzelonan arkitektura-ikasketak egin ostean, 1996an atelier laia sortu zuen. Bertan, barrualdeak diseinatzeko proiektuak eta proiektu grafikoak eta industrialak egiten ditu, batez ere, gastronomia-kulturarekin lotutakoak. 2008an, Anne Ibañez Guridirekin batera, Art Director Club NYek ematen duen Sphere saria jaso zuen Mugaritz jatetxearekin hasieratik egindako lanarengatik. Tabula editorialaren zuzendaria ere bada, kultura eta gastronomia zabaltzeaz arduratzen dena. Portzelana-diseinuko bere lanek (O! Luna, Tabula eta Linneo bildumek) ospe handia hartu dute nazioartean eta mundu guztiko jatetxe eta hotelik onenetariko askotan daude. Bere lanak, besteak beste, Parisen, Washingtonen, New Yorken, Tokion, Milanen, Madrilen, Miamin eta Berlinen erakutsi dira. 2006tik 2008ra Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren kooperatibako gerentea izan zen eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko zeramika-masterreko irakasle ere da.