-
Milaka graduatu elkartu ditu EHUk aurrekaririk gabeko ekitaldian
-
Dena prest biharko egun handirako!
-
Reflexión sobre los grandes eventos deportivos en el País Vasco
-
Ikasketa amaierako ekitaldira joateko autobusak egongo dira Donostiatik eta Gasteiztik
-
Nagore Iriberrik Rei Jaume I Ekonomia saria jaso du
Liburu aurkezpena: ‘La huella del terror franquista en Bizkaia'
Noiz eta non
2017/06/15 2017/06/15
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 15, 18:30ean, Elkar liburu dendan (Poza lizentziatua, 14. Bilbo), Erik Zubiaga UPV/EHUko historiako doktoreak ‘La huella del terror franquista en Bizkaia' liburua aurkeztuko du, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak argitaratuta.
Aurkezpenean parte hartuko dute:
- Erik Zubiaga, Historiako doktore eta liburuaren egilea
- Fernando Molina, Historia Garaikidea Saileko irakaslea
- Javier Gómez Calvo, Arabako errepresio frankista ikertu duen historialaria
Erik Zubiagak Bilbon gudaroste frankista Bilbon 1937ko ekainaren 19an sartu ondoren jurisdikzio militarrak izandako funtzionamendua eta inpaktua aztertu du. Bere liburuan, aztertu du erregimen frankistak errepresio neurrien bitartez sendotzea nola bilatu zuen; ondorioz, 32.100 pertsona auziperatu zituzten 1937tik 1945era, erakarpen politikekin txandakatuta, biztanleen zati handi baten adostasun eraginkorra bilatu nahirik. Ikertzaileak Bizkaiko gizarteak estatu frankista berriaren aurrean hartutako askotariko jarrerei erreparatu die, gehienean adostasun pasibotik isilpeko arbuiora hedatzen zena, "alde gris" zabal bat, helburua biziraupen hutsa zuena, zigorraren etengabeko mehatxuko eta miseria orokorreko ingurune batean.