euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/20 Noiz arte: 2017/09/18

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 20, 11:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola zentroko areto nagusian (Elhuyar 1, Donostia) Gipuzkoako Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.

Ekitaldian, unibertsitateko eta hiriko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen den kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

EKITALDIAREN PROGRAMA

  • Argazki ofiziala Ignacio Maria Barriola zentroko barneko eskaileretan
  • Marta Barandiaran, UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agurra.
  • Eneko Goia, Donostiako alkatearen agurra.
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • UPV/EHU ESN Donostia-San Sebastián ikasle elkarteko aurkezpena.