-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/10 Noiz arte: 2017/10/09
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, urriaren 10ean, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia aurkeztuko da. Lankidetzan antolatu dute Soziolinguistika Klusterra eta UEMAk, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren laguntzaz. "Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" izango du izenburua.
Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. Lan-ildo horretan argia jartzen lagun dezaketen azken ikerketak ezagutu, aurrera egiteko dauden baldintzak baloratu eta gaia lantzen dihardutenen artean ikuspuntuak partekatzeko gune izan nahi du hitzorduak. Agerraldian gaiaren aukeraketa azalduko da, egitarauaren aurkezpena egingo da eta izen-emateko moduen berri emango da.
Parte-hartzaileak:
- Josu Labaka, UEMAren lehendakaria
- Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kidea.
- Unai Fernandez de Betoño, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea