euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHUk graduondokoen eskaintza aurkeztuko du Arabako campusean

Noiz eta non

2015/03/11 2015/03/11

Deskribapena

UPV/EHU Master Astea ospatuko du hiru campusetan, ondoko arloetan daukan eskaintzaren berri emateko: master ofizialak, doktoregoko programak (ikerketako prestakuntza ematen dute) eta berezko tituluak (espezialitate handiko tituluak dira eta orientazio profesional argia).

Zehazkiago, Arabako campusean aurkezpena martxoaren 11n egingo da, asteazkenarekin, Lascaray Ikergunean programa honi jarraiki:
- 15:30etan: Irekiera ekitaldia. Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordearen eta Gabriela Chotro Master eta Doktorego Eskolako zuzendariaren ongi etorria emateko agurra.
- 15:45 - 16:00: Arabako campusean 13-14 ikasturtean irakatsitako masterretako ikaslerik onenak aintzatetsi eta diploma banaketa.
- 16:00 - 19:30: Standak ireki eta masterren aurkezpenen hasiera.