-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
EAEko IX. Geografia Olinpiadak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/27, 10:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateak EAEko IX. Geografia Olinpiada hartuko du, Geografoen Elkargoaren EAEko Ordezkaritzak eta EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailak antolatuta.
Geografia Olinpiadak ikasleen artean zientzia honekiko interesa sustatzeko xedea du. Geografiak lotura estua du lurraldearekin eta laguntzen digu inguruan dugun eremua ulertzen, bai natura ingurunea bera bai bertan garatutako giza jarduerak.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatutan, batxilergoko 2. mailan Geografia irakasgaia ikasten ari diren ikasle guztiek parte har dezakete. Partaidetza banakakoa da, eta ikastetxe bakoitzeko, gehienez, 8 ikasle aurkez daitezke. Ezinbestekoa da ikasle parte hartzaileen ardura eramango duen irakasle bat.