-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Egungo euskal eskulturaren erakusgaiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/09/08 Noiz arte: 2025/10/24
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako Campusean Eskuahaldunak Euskal Herriko Eskultoreen Elkarteak antolatutako bi eskultura erakusketa izango dira irailaren 8tik urriaren 24ra. Erakusketak Elurreta eraikineko Koldo Mitxelena bibliotekan eta Unibertsitate Pabiloiko Erakusketa Aretoan egongo dira zehazki.
Duela hiru urte sortutako Eskuahaldunak elkarteak hirurogei erakusketa kolektibo baino gehiago egin ditu, berrehun artista baino gehiagoren presentziarekin, 100.000 bisitari baino gehiago dagoeneko. Bere helburua, "munduan ezagunak eta aintzatetsiak izan garen diziplina artistiko bati eustea, neurri handi batean lur honetan sortu ziren erreferente handiei esker, joan den mendearen bigarren erdian gure herria modernizatzen lagundu zuten aldaketak gidatu zituztelako".
Gaur egungo euskal eskulturaren erakusketa aurkezteko ekitaldia irailaren 11n izango da, ostegunarekin, 12:00etan, Koldo Mitxelena bibliotekan. Bertan izango dira Ixone Fernandez de Labastida Medina Arabako Campuseko errektoreordea, Gorka Elordieta Alcibar Arabako Campuseko Ikasle, Euskara eta Kultura zuzendaria eta Eskuahaldunak elkarteko ordezkariak.
Bi erakusketa, bi espazio
I ERAKUSKETA
Elurreta eraikina (Koldo Mitxelena biblioteka)
Nieves Cano, 33. 01006 Vitoria-Gasteiz
Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 20:30etara.
II ERAKUSKETA
Unibertsitate pabiloia (Erakusketa aretoa)
Apraiztarren kalea 1, 01006 Gasteiz
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.