EHU eguzki-energia fotovoltaikoari buruzko nazioarteko kongresuan parte hartzen ari da BECen
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/25
Irailaren 22tik 26ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre (BEC) Europako 42. Eguzki-energia Fotovoltaikoari buruzko Konferentzia eta Erakustazoka (EU PVSEC) hartzen ari da. Sektore fotovoltaikoaren ikerketa, teknologia eta aplikazioei dagokienez, mundu mailan garrantzitsuenetako foro hau 100 herrialde baino gehiagotako milaka aditu, ikertzaile eta industriako ordezkari biltzen ari da, akademiaren eta enpresa-sektorearen arteko truke zientifiko eta teknologikorako plataforma paregabea eskainiz.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) kongresuan ari da parte hartzen, besteak beste, Mikroelektronika Teknologiako Institutua bitartez. Institutua azokan stand batekin dago, eta ahozko zein ikusizko aurkezpenak egiten ari da. Bere ekarpena eguzki-zelula aurreratuen modelizazio eta karakterizazioan, bai eta modulu fotovoltaikoetan integratutako neurketa-txartelen garapenean ere oinarritzen da. Parte-hartze honek EHUren konpromisoa berresten du energia berriztagarrien ikerketan, eta unibertsitatea ezagutza-sare nazional zein nazioartekoetan kokatzen du.