euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHU Europako Kirolaren Astearen erritmora mugituko da

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/09/24

NON: Mikel Laboa plaza (Bizkaiko Campusa) NOIZ: 2026ko irailaren 23an. NORK: Enetz Beaskoetxea. Komunikazio Bulegoa. EHU 

 Atzo hasi zen Europako Kirolaren Astea, eta irailaren 30era bitartean kirolak hartuko ditu EHUko hiru campusak. Boleibola, giza futbolina, saskibaloia, herri-kirolak eta beste hainbat jarduera izango dira protagonista, ikasleak, TEKAZELak eta irakasle eta ikertzaileak mugitzera eta parte hartzera animatzeko. Astea aukera paregabea izango da kirolaz gozatzeko, elkarrekin jarduteko eta ikasgeletatik eta bulegoetatik harago ere EHU bizitzeko. 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus 


Honen harira