-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
XXI. Tipi-tapa osasunez martxa
Edizio honetan 865 kidek parte hartu dute
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/09/29
NON: Bizkaia Aretotik EHUko Unibertsitate Kiroldegira (Leioa-Erandio) NOIZ: 2026ko irailaren 27an. NORK: Sergio Nievas
Tipi-tapa, tipi-tapa. 13 kilometro baino gehiagoko ibilbide nagusian 836 kidek parte hartu dute. Tipi-Tapa Txiki modalitatean, berriz, 29 haurrek. Guztira, bi modalitateetan, 865 laguneko parte-hartzea egon zen, eta horiei boluntario-taldea gehitu behar zaie. Hasierako estimazioaren arabera, parte-hartzea iazkoa bezalatsukoa izan zen.
Ibilbidea Bizkaia Aretotik abiatu zen, eta Loiu, Sondika eta Erandio udalerriak zeharkatu ondoren Bizkaiko Campusera (Leioa) iritsi zen. Jarduera kirol eta jai giroan egin zen, unibertsitate-komunitateko kideen eta adin askotako herritarren parte-hartzearekin.
Argazki guztiak Flickr-en
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
