euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

EHU-ren Arabako Campusa kerik gabeko lehen unibertsitate gune gisa aurkezteko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/10/22, 12:00

Kokapena

Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Ixone Fernández de Labastida Arabako Campuseko errektoreordearekin, Ana López de Uralde Gasteizko Udaleko Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetzako zinegotziarekin eta Minbiziaren Aurkako elkarteko ordezkariekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campusa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2021ean sortutako Kerik Gabeko Guneen Sarean sartzeko ekitaldian izango da bihar, kerik gabeko lehen unibertsitate-eremu bilakatuz.

Ekitaldian, mural bat emango da ezagutzera, bihar aurkeztuko den sentsibilizazio-kanpainaren parte izango dena. Kanpaina horren helburua da tabakoaren eta eratorrien kontsumoa prebenitzea eta kearen eraginpean egoteari uztea. Horma-irudiaren sortzaileak obraren zentzua azalduko du.