euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUk 400 unibertsitate onenen artean egoten jarraitzen du, Shanghaiko rankingaren arabera

Kimikan eta nanozientzia eta nanoteknologiaren ezagutza eremuan, munduko 151 eta 200 unibertsitate onenen artean kokatu dago Euskal Herriko Unibertsitatea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/08/15

Leioako Campuseko Liburutegi nagusiaren eraikina

Gaur bertan eman da ezagutzera munduko unibertsitateak ebaluatzen eta zerrendatzen dituen Munduko Unibertsitateen Sailkapen Akademikoa (ARWU) edo Shanghaiko ranking ezaguna, eta Euskal Herriko Unibertsitatea 301 eta 400 postuen artean dago. Munduko 20.000 unibertsitate ingururen artetik 2500ek osatzen duten zerrenda da eta 1000 onenen berri ematen du akademia munduko zerrenda ezagunenak.

Shanghaiko rankinga akademia mailan ezagunena den zerrenda da eta Euskal Herriko Unibertsitateak eutsi egin dio munduko 400 onenen artean egoteari. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak azpimarratu duenez, “lehia geroz eta handiagoa da unibertsitateen artean, batez ere, espezializatutako unibertsitateek hartzen dituztelako lehen postuak. Hori dela eta, are garrantzia handiago hartzen du EHU hor egoteak, ezagutza arlo guztiak eskaintzen dituen unibertsitate publikoa baita”. Espainiar estatuan 36 unibertsitate sartu dira rankingean eta 8 onenen artean artea kokatzen da EHU. 

Ezagutza arloka 

Ranking orokorretik harago, 300 unibertsitate onenen artean zerrendatu dira 8 ezagutza arlo (Kimika, Nanozientzia eta Nanoteknologia, Matematika, Fisika, Ingeniaritza, Materialen zientzia, Energia zientziak, Farmazia, Hezkuntza eta Zientzia politikoak) eta 200 onenen artean, berriz, Kimika eta Nanozientzia eta Nanoteknologia. 

Euskal Herriko Unibertsitatearen Europako ENLIGHT aliantza osatzen duten gainerako bederatzi unibertsitateek ere goi postuak eskuratu dituzte ranking-ean; horietako hiru lehen 100en artean sartu dira (Gent-eko Unibertsitatea, Groningeneko Unibertsitatea eta Suediako Uppsala Unibertsitatea) eta hiru lehen 300 artean daude (Bernakoa, Göttingenekoa eta Bordelekoa).