euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHUk hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena sinatu du Euskal Fiskaltzarekin

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/27

María del Carmen Adán del Río Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea hitzarmena sinatzen | Argazkia: Fernando Gómez. EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzak hezkuntza-lankidetzako hitzarmen bat sinatu dute. Akordioa Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak eta María del Carmen Adán del Río Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak sinatu dute. Sinatutako hitzarmenaren helburua da alderdien arteko lankidetza antolatzea, Zuzenbide Fakultateko ikasleek EAEko fiskaltzetan praktika akademikoak, curriculumekoak eta curriculumez kanpokoak garatzeko.

Hala, sinatutako hitzarmenaren helburua honako hau da: “Zuzenbide Fakultateko ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzaren benetako funtzionamendua ezagutzea eta Zuzenbideko Graduan jasotako prestakuntza praktikan jartzea, errazago gerta dakien lana aurkitzea eta jardun profesionalera egokitzea. Era berean, ikasleek Fiskaltzako harreman pertsonal eta profesionalen dinamika ezagutzeko aukera izango dute”. Ikasleek hainbat jarduera garatuko dituzte, hala nola “Fiskalak epaitegi edo auzitegietan parte hartzen duen ikustaldi, deklarazio eta gainerako saioetara joatea; planteatzea eta eztabaidatzea eurak (ikasleak) ikustera joan diren edo joango diren saio horien inguruko kontu prozesalak (intzidenteak, frogak...) eta materialak (prozesuko alderdiek proposatutako gaiak); argudiaketaren diskurtsoa lantzea, hau da, Fiskalak egin behar izaten dituen txostenei dagokiena; eta, oro har, Fiskaltzaren funtzionamendua ulertzea”.