EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Mugikortasuna guztiontzat" lelopean
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/09/16 Noiz arte: 2025/09/22
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau aurreko urteko “Mugikortasuna guztiontzat" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta TEKAZEL) zuzendutako online eta aurrez aurreko jarduerak, martxan jarriz.
Arabako Campusa
Arabako Campusean, jarduerak irailaren 22an, astelehenaz, egingo dira, 10:30etatik 13:30etara, Julio Caro Baroja eta René Cassín kaleen arteko oinezkoen gunean.
Hauek dira programatutako jarduerak:
- Bizikleten Azterketa Teknikoko Gunea. Egunean zehar, hala nahi duten pertsonek euren bizikletarekin hurbildu ahal izango dira Elurreta Gelategiko sarreran kokatuta dagoen zutabera, ikuska dezaten. Puntuaren arduradunak ibilgailuaren mantentzeari eta konponketei buruzko oinarrizko ezagutzak emango ditu. Bizikleteroak-ekin lankidetzan.
- Patinete elektrikoen zirkuitua eta tailerra. Patinete elektrikoa unibertsitate-komunitateari hurbiltzeko asmoz, ibiltzeko zirkuitu bat diseinatuko da. Horrela, patinete elektrikorik inoiz probatu ez dutenek modu seguruan egiteko aukera izango dute. VPE eta Gasteiz Urban Mobility elkarteekin lankidetzan.
- Bizikleta-likidogailua. Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
- Dirurik gabeko truke azoka txikia. Bertaratzen diren pertsonek mugikortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotuta ekarritako objektu eta gailuak truka ditzaten espazioa sortuko da. Partaide bakoitzak ekarritakoa jasoko du bueltan trukerik ez baldin badago.
- Informazio gunea. Bizikleten erregistroa, hirian mugitzeko moduak eta campus eta erdigunearen arteko lotura, VGbiziz eta aparkaleku sarea, campusera iristen den garraio publikoaren sarea, garraiorako txartelak...
Jarduera horiek EHUren Arabako Campuseko Ongizate eta Jasangarritasun Zuzendaritzak antolatu ditu.
Bizkaiko Campusa
Bizkaiko Campusean, jarduerak irailaren 19an, ostiralaz, egingo dira, 10:30etatik 13:30etara, Mikel Laboa plazan.
Hauek dira programatutako jarduerak:
- Bizikleta-likidogailua. Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin. 11:30etatik 13:30etara.
- Eraginkortasunez gidatzeko doako ikastaroa. Bertaratzen direnek modu eraginkorragoan gidatzen ikasi ahal izango dute. Dakar autoeskolak emana. 10:30etatik 13:30etara.
- Formula eta moto Student erakusketa. Formula ibilgailu eta motor elektrikoaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatua. 10:30etatik 13:30etara.
- Ibilgailu elektrikoen erakusketa. 10:30etatik 13:30etara.
Gipuzkoako Campusa
Gipuzkoako Campusean, jarduerak irailaren 16an, 17an eta 22an egingo dira, Barriola Zentroan.
Hauek dira programatutako jarduerak:
- Bizikleten tailerra. Irailaren 16an Barriolako aterpean, eta irailaren 22an Oñati plazan. 10:30etatik 13:30etara. Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.
- Bizikleta-likidogailua. Irailak 17, 11:30etatik 13:30etara, Barriola zentroan. Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
- “Bizikletaz adinik ez” programa. Irailak 17, Barriola zentroan, 11:00etatik 13:00etara. Proiektu honek esku-hartze komunitarioan eta belaunaldien artekoan oinarritzen dira, boluntarioen parte-hartzea bilatuz adinekoei eta/edo aniztasun funtzionalari trizikloetan laguntzeko. Goizean zehar, trizikloak garraiobide jasangarri gisa probatzeko aukera izango da.
- Doako azoka - #FREEFASHION Standa. Irailaren 16an eta 17an, Barriolako aterpea eta sarrerako eskailerapean, 10:00etatik 14:00etara. Unibertsitateko komunitatearentzako arropa eta osagarriak trukatzeko standa eta parte hartzeko espazioa. Hurbiltzen direnek doan eraman ahal izango dituzte eskaintzen diren artikuluak. Bi egun hauetan arropa eta objektuak hiri mugikortasun iraunkorrarekin lotuta egongo dira.
Online jarduerak
Ezagutu gure ibilbide aktiboak!
Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte
Bizikletaz eta oinez egiteko hainbat ibilbide sortu ditugu, seinaleztatuak eta QR kodeekin, erraz deskargatu ahal izateko. Egin zazu ibilbidea, grabatu zure track-a eta bidaliguzu amaitu duzula frogatzeko.
Zure bizikleta-ibilbideetarako sari interesgarriak irabazteko zozketa batean parte hartuko duzu automatikoki!
Parte hartzeko esteka bidean da.
Mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa
Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte
Mugikortasun iraunkorrari buruzko 10 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen edo jarduera-erlojuen zozketan sartuko zarete.
Parte hartzeko: https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884
Argazki lehiaketa
Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte
Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako artikulu bat (kirol jertsea, haizetik babesteko jertsea edo jarduera-erlojua) jasoko dute.
Argazki horretan EHU etiketatu behar da (@ehu.eus) eta #EHUSEM25 traola erabili.