euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

EHUk ongietorria emango die 2025-2026 ikasturteko nazioarteko ikasleei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/15, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Cardiffeko Unibertsitateko ordezkaritza batek, EHUko hizkuntza-plangintzaren eredua ezagutu nahi duenak, ekitaldian parte hartuko du

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gipuzkoako Campusean hasiko ditu 2025-2026 ikasturteko nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak. Hiru egunetan – asteartean, hilak 16, Gasteizen, eta asteazkenean, hilak 17, Leioan-, ikasleek unibertsitatea eta eskolatik irtetean parte har dezaketen lankidetza-, kultura- edo kirol-jarduerak ezagutu ahal izango dituzte, jai-giroan. Guztira, 500 ikasle inguruk parte hartuko dute hiru ongietorrietan, batez ere Europako herrialdeetatik, baina baita urrutiagotik ere: Uruguai, Costa Rica, Kanada, Kazakhstan, Hego Korea, Singapur edo Japonia.

Joan den ikasturtean trukerako egonaldia egin zuten EHUn 1.700 ikasle inguruk, eta aurtengo ikasturterako oraindik martxan dago bigarren lauhilekorako izen-emate prozesua.

Hauxe izango da Joxerramon Bengoetxea errektorearen lehen ongietorria ere. Hasi aurretik, Cardiffeko Unibertsitateko ordezkaritza batekin bilduko da, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan. Galesko ikasle, irakasle eta kargu akademiko talde honek Unibertsitateak Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoan jokatzen duen papera ezagutu nahi du. EHU lanean ari da hizkuntza-plangintza euskararen inguruan ardaztutako eleaniztasun harmonikoa sustatzen duen zeharkako ildoa izan dadin, eta Galesko ordezkaritzak euskara zehatz-mehatz ezagutzeko interesa du; horregatik, bisita-programa berezia prestatu zaie. 11:00etan familia argazkia egingo zaie errektoreordetzaren kanpoaldean.

International Welcome Centre sortu berriak antolatu du ongietorri-programa.

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Astelehena, irailak 15, Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia)

Egitaraua

11:00 Nazioarteko ikasleen harrera Carlos Santamaria Zentroaren kanpoaldean

11:15etatik aurrera taldeko argazkia (zentroko eskaileretan)

Jarraian, Nazioarteko ikasleen harrera-ekitaldia egingo da Carlos Santamaria Zentroa. (auditorioa).

  • Agintarien agurra
  • Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ikasleei emandako informazio praktikoa.

Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoak Ignacio Mª Barriola Zentrora (kanpoaldera) joango dira:

  • Talo-txozna
  • Euskal dantzak
  • Herri-kirolak.