EHUk Hego Amerikara eraman du bere graduondoko eskaintza
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/02
NON: Buenos Aires NOIZ: 2025eko urriaren 1.a NORK: Deine Larrabeiti
Goizalde Hernando, Deine Larrabeiti eta Ana Isabel Regidor, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordeko kideak, Hego Amerikako Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azokan daude, EHUko master, doktorego eta berezko tituluak sustatzen.
Urriaren 1etik 9ra Montevideo (Uruguai), Buenos Aires (Argentina), Santiago (Txile), Lima (Peru), Medellin (Kolonbia), Bogota (Kolonbia) eta Guayaquil (Ekuador) bisitatuko dituzte.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
