euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Inaugurazioa

EHUren Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/10, 11:30

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, irailak 10, 11:30ean
Gipuzkoako Campuseko Miguel Unamuno parkean. Donostia.

Asteazkenean, irailak 10, 11:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko 2025-2026 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egingo da, Joxerramon Bengoetxea Caballero errektorea eta Imanol Pradales Gil lehendakaria buru direla. Aurtengo ekitaldia EHUko Gipuzkoako Campuseko Miguel Unamuno parkean izango da.

Egitaraua

  • 2024-2025 Ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Leire Garmendia Arrietaren eskutik.
  • Ikasturte hasierako hitzaldia: ‘Zientzia emultsioan: aniztasuna batzeko artea’. Hizlaria: Maria Paulis, POLYMAT Institutuko zuzendaria, Ingeniaritza Kimikoan katedraduna, Polimerizazio-Ingeniaritza ikerketa taldeko kidea eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.
  • Urrezko dominen entrega Miren Nekane Balluerka Lasa, Jose Angel Iribar Kortajarena eta Carlos Garaikoetxea Urrizarri.
  • Joxerramon Bengoetxea errektorearen hitzartzea.
  • Imanol Pradalesen lehendakariaren mintzaldia.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldia.

*Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da ondoko estekan: https://ehutb.ehu.eus/2katea