-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Isurialde atlantikoko lurrazala isurialde mediterranokoa baino gehiago altxatu da
-
Melanomaren aurkako txertoa? Zer dago bene-benetan Merckek eta Modernak egindako iragarkiaren atzean?
-
40 urte matematikak lantzen Bilbon
EHUren Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/14, 11:30
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, irailak 14, 11:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egingo da. Joxerramon Bengoetxea errektorea eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria izango dira ekitaldiaren buru. Eta eurekin izango dira mahai nagusian: Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias, Leire Garmendia EHUko idazkari nagusia eta Ixone Fernandez de la Bastida Arabako Campuseko errektoreordea.
Egitaraua
2025-2026 Ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Leire Garmendia Arrietaren eskutik.
Ikasturte hasierako hitzaldi nagusia: "Nork diseinatzen du etorkizuna? Ingeniaritza, generoa eta lanbide teknologikoen eraikuntza XXI. mendean”, Inmaculada Tazo Herranen eskutik, industria-ingeniaria, Ikasketa Feministetan eta Genero Ikasketetan doktorea, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea, eta industria-ingeniaritzako genero-sistemen eta gizarte-gaitasunen ikertzailea EHUko Makinak eta Motor Termikoak arloan.
Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburuaren hitzartzea.
Joxerramon Bengoetxea Caballero errektorearen hitzartzea.
Bakartxo Tejeria Otermin, Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren hitzartzea.
Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldia, Aitor Biainek zuzenduta.
*Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da hemendik .