euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurkezpena

EHUren marka berriaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/30, 17:00

Kokapena

Chillida-Leku
Jauregi 66. -20120- Hernani (Gipuzkoa)

Chillida Lekuko Zabalaga baserria. | Argazkia: Mikel Chillida

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak bere marka berriaren aurkezpena Chillida Lekun egingo du, unibertsitatearen ikurra sortu zuen Eduardo Chillidari omenaldi gisa. Ekitaldian parte hartuko dute EHUren errektore Joxerramon Bengoetxeak; Juana Goizuetak, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; eta Estitxu Garaik, Bizkaiko Campuseko eta Komunikazio errektoreordeak, eta baita Chillida familiaren ordezkariak ere.

Marka berria erakusteaz batera, musika eta dantza ikuskizuna ere egongo da, eta Luca Fanelli eta Leire Berasaluze irakasleek lehenengoz interpretatuko dute EHUren ereserkia izateko anbizioarekin sortutako abestia. Jone Uria bertsolari eta EHUko kideak jarri dio letra Fanellik konposatutako musikari.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, EITBren lankidetzari esker.

Halaber, egun berean, EITBk 'Ciento volando' (Arantxa Aguirre, 2024), dokumentala estreinatuko du Primeran plataforman, iaz Zinemaldian erakutsi zen Chillidaren eta haren obraren inguruan sortutako dokumentala.