Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio berria (Gipuzkoa)
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/26
Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako XII. Promozioko ikasleek beren diploma jaso zituzten. Ekitaldia Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian, egin zen. Ekitaldiaren buru izan ziren Marian Iriarte Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea, Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordea. Era berean, Jorge Osoro Gipuzkoako Ekonomilarien Euskal Elkargoko lehendakariak, Garazi Devesa ikasle ohia eta LIDLeko EAEko eskualdeko zuzendariak zein Nerea Rico eta Asier Pintado ikasleek parte hartu zuten ere. Omendu zituzten 25 urtetan zehar Euskal Herriko Unibertsitatean zerbitzua eman dutenak ere. Attrium Ensemble taldeak emanaldia eskaini zuen.
