Enrique Echeburua katedradunak ‘Violencia y trastornos mentales’ lana aurkeztu eta sinatuko du
Noiz eta non
2019/03/08, 19:00 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 8, 19:00etan, Casa del Libro liburudendan (Askatasunaren hiribidea 12, Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoko katedradun Enrique Echeburuak Violencia y transtornos mentales (Pirámide) liburua aurkeztu eta sinatuko du.
Lanaren helburua da indarkeriaren eta buruko nahasmenduen arteko harremana aztertzea, betiere konplexua eta norabide askotakoa. Indarkeriazko jokabideen protagonistak ez dira izaten gaixo mentalak, ezpada gabezia psikologiko eta sozializazio eskasia larriak dituzten subjektu normalak. Hala ere, buruko nahasmendu larria duten pertsonek, desorekaturik baldin badaude, egoera jakin batzuetan indarkeriaz joka dezakete, ezin aurreikusteko moduan maiz. Buruko nahasmendu larria duten pertsonek bere inguruko pertsonengana edo ezezagunengana bidera dezake indarkeria hori, baina sarrienik beren buruarengana zuzendu ohi dute, portaera suiziden bitartez. Era berean, paziente horiek askotan ez dira indarkeriaren protagonista, haren biktima baizik, baliabide psikologiko gutxiago dituztelako eta ahulagoak direlako subjektu edo talde biolentoen jokabide errespetu bakoen aurrean. Halaxe gertatzen da desgaitasun intelektuala duten pertsonekin, adibidez. Bestalde, eskuliburu honek lagundu nahi du ezabatzen buruko gaixotasunari lotutako estigma, bereziki gaixoek eurek eta haien senideek pairatzen dutena. Bestela esanda, buruko gaixotasuna duten pertsona gehienak, batez ere tratamendu egokia eta familiaren eta gizartearen sostengua badute, ez dira bortitzak. Beraz, gizartearen errezeloak ez dauka justifikaziorik. Testuak Santiago Redondo irakaslearen hitzaurre baliotsua dakar, eta interes handikoa da ikasle eta profesionalentzat (psikologia —bereziki arlo klinikoa eta forentsea— kriminologia edo psikiatria lantzen dutenetzat—, baina ez haientzat bakarrik: irakurgai jakingarria da baita buruko nahasmendu larria duten pazienteen senideentzat eta osasun publikoaren ardura daukatenentzat ere.
Liburuaren aurkibidea
Introducción. Agresividad y violencia. Violencia y trastornos mentales. Violencia y trastornos de la personalidad. Trastornos mentales y de la personalidad en relación con la imputabilidad en el ámbito forense. Trastornos mentales y peligrosidad. Victimización y trastornos mentales. Las agresiones sexuales. La violencia machista contra la pareja. El suicidio.