-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
‘Emakumeak, Kirola eta Berdintasuna’ jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/17, 10:00
Kokapena
Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
‘Emakumeak, Kirola eta Berdintasuna: jarduera fisikoaren bidez oztopoak hautsiz’ izeneko jardunaldia jasoko du Hezkuntza eta Kirol Fakultateak. Honako jarduera hau, prestakuntza proposamen bat izateaz gain, elkarretaratzeko, elkarrizketarako eta ekintzarako gune bat ere bada, kirola gizarte aldaketaren eragile izan daitekeela eta izan behar duela uste dutenentzat.
Jardunaldi honen helburua da emakumeek kirolean duten zeregina ikusaraztea, berdintasunerako bidean dauden oztopoak aztertzea eta jarduera fisikoak ahalduntzeko, gizarteratzeko eta justizia sozialerako tresna gisa duen botere eraldatzaileari buruz hausnartzea.