Emakumeen eskubideen defentsan egindako lanagatik, omenaldia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/06
NON: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa, Bizkaiko Campusa NOIZ: 2026ko martxoaren 6a NORK: Fernando Gómez
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ekitaldi instituzionala antolatu du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan, Leioan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Ekitaldian unibertsitateko bost profesional omendu dira emakumeen eskubideen defentsan egindako lanagatik:
- Arte eta Giza Zientziak, Maite Muñoz Garcia de Iturrospe
- Gizarte eta Lege Zientziak, Leire Imaz Zubiaur
- Osasun Zientziak, Cristina Penas Lago
- Gizarte eta Lege Zientziak, Jone Miren Hernandez Garcia
- Ingenieritza eta Arkitektura, Begoña García Ramiro
Gainera, Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak banatu zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei:
- Francisca de Aculodi Sariaren XII. edizioa, Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
- María Goyri sariaren XIV. Edizioa, master amaierako lanetan genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
- Micaela Portilla Vitoria Sariaren XIII. edizioa, ikasketa feministei edo generoari buruzko tesi onenarena.
Ekitaldiari amaiera eman dio Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, eta ondoren, Ane Lindanek bakarrizketa eskaini du.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
Irudi galeria
-
Margaret Bullen Berdintasunerako Zuzendaria -
Almudena Ramos Uriarte Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa -
Marian Iriarte Ormazabal Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordea -
Jone Miren Hernández García, omenduetako bat -
Leire Imaz Zubiaur, omenduetako bat -
Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea -
Ane Lindaneren bakarrizketa
