-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Enlight EHU I. bilera: etorkizunari ateak irekiz
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/26, 09:30 - 14:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Hurrengo astelehenean, urriaren 26an, ENLIGHT komunitatearen egunean, ENLIGHT EHU I. bilera egingo da 09.30-etatik aurrera Bizkaia Aretoan. Bilera, ‘Etorkizunari ateak irekiz’ lelopean ENLIGHT osatzen duten unibertsitateen kideak eta Euskampus fundazioko kideak bilduko ditu.
ENLIGHT, EHUrekin batera, Ganteko Unibertsitatea (Belgika), Bordeleko Unibertsitatea (Frantzia), Göttingengo Unibertsitatea (Alemania), Groningako Unibertsitatea (Herbehereak), Upsalako Unibertsitatea (Suedia), Tartuko Unibertsitatea (Estonia), Bratislavako Comenius Unibertsitatea (Eslovakia), Galwayko Unibertsiatea (Irlanda) eta Bernako Unibertsitatea (Suitza) osatzen dute.
EGITARAUA
9:30 | Harrera Instituzionala: elkarrekin hasten da etorkizuna.
Lankidetzarako eta aukera berrietarako topagunearen hasiera. – Gotzone Barandika – Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea.
9:40 | ENLIGHT Aliantza: hamar unibertsitate, etorkizun partekatu bat.
Aliantza bat baino gehiago: mugak gainditzen dituen eta esperientzia, ezagutza eta pertsonak elkartzen dituen unibertsitate-komunitatea. – Jon Azkune – ENLIGHT eta Unibertsitate arteko harremanetarako zuzendaria.
09:50 | Ezagutzatik eraldaketara: gure inpaktua, gure indarra.
Nola bihurtu lankidetza benetako aldaketarako tresna? ENLIGHTen inpaktua eta gizarteari egiten dion ekarpena. – Igor Campillo – Euskampus fundazioko zuzendaria.
10:15 | ENLIGHT bizipenetan: pertsonak dira protagonistak.
Ikasleen, irakasleen, ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ahotsak eta esperientziak. Ate berriak, ikaskuntza partekatua eta nazioarteko loturak, lehen pertsonan: Student Network, Staff Training Week, Teaching and Learning Conference eta Early Career Researchers.
11:00 – 11:15 | Kafe bat, mila aukera.
11:15 – 12:00 | Ideiak martxan: ezagutu, partekatu, inspiratu.
ENLIGHTeko proiektuen poster-erakusketa ekimen berritzaileak ezagutzeko.
12:00 – 13:15 | Elkarrekin urrunago: lankidetzak irekitzen dituen bideak.
Mugak gainditzen dituzten esperientziak eta etorkizuna eraikitzen duten aliantzak:
• Sareak ehunduz, aukerak zabalduz: unibertsitateen arteko lankidetza-sareak.
• Ikaskuntza partekatuz, etorkizuna sortuz: prestakuntza eta titulazio partekatuak.
• Erantzukizunez ikertuz, gizartea eraldatuz: ikerketa arduratsua eta konpromiso soziala.
13:15 – 13:45 | Eta hemendik aurrera, zer? Etorkizuna elkarrekin irudikatuz.
Ikasitakoa partekatu, erronka berriak identifikatu eta hurrengo urratsak elkarrekin eraikitzeko hausnarketa.
14:00 | Lunch eta amaiera
Izena ematea
Web helbidea: https://www.ehu.eus/es/web/enlight
