ENLIGHT ikastaroa aurrez aurre Letren Fakultatean
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/15

NON: Letren Fakultatea. NOIZ: Maiatzaren 12tik 16ra. NORK: Nuria González. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Letren Fakultateak ‘Connecting Cultures: Sustainability, Travel, Translation & Migration’ (ENLIGHT) nazioarteko ikastaroa hartuko du aste honetan, ekimen aitzindaria, erronketan oinarritutako hezkuntza berritzailean (Challenge-Based Education), Erasmus+ek finantzatua.
Egun hauetan zehar, 30 ikasle baino gehiago, Europa osoko unibertsitateetatik (Galway, Uppsala, Gent, Göttingen, Tartu, Bratislava, Groningen, Bern, UPV/EHU) etorrita, nazioarteko irakasleekin eta Euskal Herriko eragile soziokultural nabarmenekin batera arituko dira egiazko proposamenak diseinatzen, jasangarritasunaren eta kultura aniztasunaren arloan diren erronkei erantzunda.
Informazio zabalagoa:
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus