-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Kantauri itsasoa, energia berriztagarrietarako entsegu-eremu ezin hobea
Esperientzia(K) hasten da
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/15, 19:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Esperientzia Gelak, Esperientzia(K) izeneko ekimena aurten ere aurkezten du, gure inguruko hainbat eragilekin elkartzeko foro gisa, bertan egungo hainbat gizarte-gaiei buruz hausnartzeko eta ezagutza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz. Saioak prestakuntza-pilula labur gisa planteatzen dira eta hainbat formatutan aurkeztuko dira (hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, etab.), eta unibertsitate-komunitate osoari eta Gasteizko herritarrei irekita egongo dira ere.
2024/2025 ikasturteko Esperientzia(K) ekimenaren lehenengo saioa, datorren asteartean, urriak 15, izango da, eta UNRWAko -Nazio Batuen Palestinako Errefuxiatuentzako Agentzia- Euskadiko ordezkaria den Bárbara Ruiz Balzolak parte hartuko du hurrengo hitzaldiarekin: ‘Gaza: Gizatasun krisia’.
Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta eztabaidatzeko denbora egongo da.
Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.