euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Europako Ikertzaileen Gaua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/09/25, 17:00 - 21:30

Kokapena

Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauarekin. Ekimen hau Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat da.

Irailaren 25ean, 35 zientzia-txoko baino gehiago jarriko dira Bilboko Areatzako kaian 17:00etatik 21:30era. EHUko ikertzaileek familia osoarentzako hitzaldi eta tailer interaktiboak eskainiko dituzte, eta askotariko gaiak landuko dituzte: energia garbien sorrera, gaixotasunak nanoimanekin detektatzea eta tratatzea, elikadura jasangarria, euskarazko adimen artifiziala, minbiziaren aurkako nanoteknologia, ozeanoen osasuna, hondakin plastikoen tratamendua, IKTen erabilera, aho-hortzetako osasuna eta beste hainbat.

Aurtengo berrikuntzen artean, Areatzako Kaiak «Ipuinen txokoa» izango du, txikienei zuzendutako gunea. Bertan, unibertsitateko ikertzaileak ipuin-kontalari arituko dira. Zientzia-azalpenekin egokitutako kontakizun klasikoak irakurriko dituzte, ezagutza modu hurbil eta atseginean zabaltzeko, bai gaztelaniaz, bai euskaraz.

Horrez gain, 20:00etan, Bizkaia Aretoan, behaketa astronomikoa egingo da zientzilariek planetak nola aztertzen dituzten ezagutzeko, EHUko Zientzia Planetarioen taldearen eskutik. Sarrera librea. Aurrez aurre eta streaming bidez ikusteko aukera.

Europar Batasunak sustatutako ekitaldi paneuropar hau aldi berean egiten da Europa osoko eta haragoko 25 herrialdetan eta 460 hiritan baino gehiagotan. Zientzia gizartera modu dibertigarri eta dibulgatzailean hurbiltzea du helburu. Bestalde, gazteen artean zientziarekiko interesa sustatu nahi da, genero-oztopoak ezabatuz.

EHUk G9EU4RESEARCH proiektu europarraren barruan antolatzen du ekimen hau. Proiektua Unibertsitateen 9. Taldeak (G-9) sustatzen du, eta Europako Batzordeak finantzatzen du Horizonte Europa programako Marie Skłodowska-Curie ekintzen bidez. Proposamenaren ardatz nagusia gaur egungo erronkei erantzuten dien ikerketa zabaltzea da; zehazki, alderdi hauek sustatuz: genero-oreka, aniztasuna eta zientzia inklusiboa, Zientzia Irekia eta Ikerketa zein Berrikuntza Arduratsua, Europako Itun Berdea, Minbiziaren aurkako Europako Plana eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).

Kontsultatu programa osoa!