-
Unamunoren heriotza argitzeko lantaldean parte hartuko du EHUk
-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Darwinekin eboluzionatuz
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/12
NON: Bizkaiko Campuseko Biblioteka, Leioa-Erandioko gunea. NOIZ: 2021eko otsailaren 12an. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa.
1920ko autobiografia bat, ‘Espezieen jatorria’ren ale bat (1800aren inguruan argitaratua), ‘Natural Science And The Visual Arts’ liburua, euskarazko argitalpenak… Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, 5. solairuan, prestatu dute apalategi bat Charles Darwinen figura gogoratzeko bere nazioarteko egunean.
Bestalde, Bidebarrieta Kulturguneak antolatu du giza-koronabirusen jatorriari eta bilakaerari buruzko dibulgazio zientifikoko hitzaldi bat. Parte hartuko dute Estibaliz Apellaniz Ingunzak, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko geologo eta irakasle titular erretiratuak, eta Guillermo Quindós Andrések, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mikrobiologiako katedradunak.
Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, Bilbon, gaur otsailak 12, ostirala, 18:30etan.
‘Darwinen eguna’ Bilboko Udalaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean sustatutako eta antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Eboluzioa izango da hitzaldiaren ardatz nagusia, alde batetik, Lurraren historian gertatu diren aldaketa globalak aztertuz, eta bestetik, giza-koronabirusen jatorrian eta bilakaeran sakonduz. Bertaratutakoek gizateriaren zein planetaren etorkizunaz gogoeta egiteko aukera izango dute.
Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapena eskuratzea: www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea.
Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
