-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Erakusketa: Ur tanten biztanleak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/04/11 Noiz arte: 2025/05/31
Kokapena
Aquarium Donostia
Carlos Blasco Imaz 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
'Ur tanten biztanleak' erausketa ikusgai dago apirilak 11tik maiatzak 31era Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan. Erakusketak mikroargazki batzuk biltzen ditu, mikroskopia optikoarekin zein elektronikoarekin egindakoak, gure kostaldeetan bizi diren mikroalga ezberdinen morfologia erakusten dutenak. Erakusketak planetako bizitzarako hain garrantzitsuak diren izaki bizidun horien xehetasunak erakusten ditu ekintzan. Diatomeen silize estalduraren xehetasunak edo dinoflagelatoek erakusten dituzten eredu ikusgarriak eta izaki mikroskopiko hauek identifikatzen laguntzen duten ezaugarriak ezagutzeko aukera izango duzu.
Era berean, gure kostaldeko makroalgen hainbat adibide beha ditzakezu. Organismo hauek kontserbatzeko prentsatu eta lehortu egiten dira, haien morfologia osoa behatu ahal izateko.
Erakusketaren arduraduna Fitoplanktonaren Ekologia taldea da, urteak daramatza gure kostaldeko mikroalgak ikertzen eta Euskadiko Mikroalgaren Kultura Bildumaren (BMCC) jabea dena, 700 ale baino gehiago dituena, organismo horien aniztasuna gure uretan erakusten duena. Bilduma honetako organismoak, berriz, prozesu bioteknologiko ezberdinetan erabiltzen dira hainbat produktu lortzeko.
