-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Hau Uda! #39
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/09/17
NON: Arboretum (Bizkaiko campusa) | Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gipuzkoako Campusa) NOIZ: 2020ko irailaren 17a. NORK: Mikel Martínez de Trespuentes. Komunikazio Bulegoa
Mugikortasunaren Europako Astea
Unibertsitatean ekimenarekin bat egin dugu zenbait ekitaldirekin. Gaur, zehazki, ibilaldi bat egin dugu Arboretumen. Javier Loidiren eskutik, Botanikako katedraduna, Arboretumeko bidexka eta bideetan barrena, zuhaitz eta zuhaixka espezieak, Helosciametroa, Atlantikoko basoa, urtegiko ur espezieak, hegaztiak, harkaitz bilduma, eta abar ikusi ahal izan ditugu..
Gipuzkoako Campusean bizikletak konpontzeko tailerra eskaini dugu, Ignacio Mª Barriola zentroaren kanpoaldean. Gainera, hiriko bidegorrien sarea ezagutu dugu eta gure bizikletak lapurreengandik nola babestu jakin dugu. Bizikletak udarako dira... eta baita pandemia garaian ere.
'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
