euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ezagutzaren zuhaitza

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/23

liburuekin egindako zuhaitza
Argazkia: Elisabete Alberdi Celaya, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria 

Liburu bat idazteko ideia sortzen denetik argitaratzen denera arte egin behar izaten zaizkion ukituak asko dira. Hasieran ez da jakiten, ordea, zenbat aldaketa eta txukunketa beharko dituen. Sortze-prozesu horrek egileak ditu iturburuan edo sorreran, eta Argitalpen Zerbitzuak egingo duen lana amaierako muturrean. 

Argia ikusi duen liburu horrek izango du eginkizun bat bere bizitzan. Haren egitekoa izango da irakurleari zerbait ezagutzera ematea, irakurleari inoiz pentsatu ez duen gai horri buruz pentsaraztea, … Eta, askotan, irakurle horrek aurretik izan duen iritzia aldatzea ere lortuko du. Argitalpenak hori guztia lortzen badu haren bizitzako egitekoa bete du. 

Eta horren ostean, iristen da momentu bat non guztiek ezagutzen baitute liburu horrek esaten duena, edo bertako ezagutza motz geratu dena, edo beste gai batzuk interesgarriagoak bihurtu direna. Une hori ere iritsi egiten da; ez da bat-batean iristen, poliki-poliki gertatzen da. 

Gure Zerbitzuak argitaratutako ale batzuekin Gabonetako zuhaitza egin dugu erreprografian: ezagutzaren zuhaitza. Egun hauetan, bertan izango da ikusgai. 2023. urteko uztaren zain geratzen gara orain. 

Gabon-jai zoriontsuak! 

Testua: Elisabete Alberdi Celaya, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria