EHUko Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroak (FAAZ) Nazioarteko Saria jaso du Ekonomia Zirkularraren kategorian, 2025eko Quality Innovation Award lehiaketan, apirilaren 23an Donostia-San Sebastián-en ospatutako ekitaldian. Ekitaldia Excellence Centers-CEX erakundeak antolatu du, Espainian QIA sarien sustatzailea dena, non EUSKALITek parte hartzen duen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta CAQ-China Association for Quality erakundearen laguntza izan du; azken honek sariaren lehendakaritza du.
-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Edarietan "burundanga” 10 minutuan detektatzeko gai den gailua garatu dute
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
FAAZek Quality Innovation Award 2025 nazioarteko saria jaso du
BeCOLD asmakizunagatik irabazi du saria, Ekonomia Zirkularreko eta Karbono Neutraltasuneko berrikuntzen kategorian
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/29
Espainia nazioarteko fase honetan ordezkatu duten erakundeek 2025eko Excellence Centers elkartearen deialdian parte hartu zuten, non unibertsitate-taldeak jada fase nazionalean saria irabazi zuen. BeCOLD taldearen kalitatea izan da, zalantzarik gabe, hain lehiakorra den fase honetan garaile izateko funtsezko balioa.
Amaia Calleja irakaslea eta Izaro Ayesta doktorea izan ziren saria jaso eta berrikuntza aurkeztu zutenak. Sari garrantzitsu honengatik poza eta esker ona adierazteaz gain, honakoa azpimarratu zuten: “ingurumen-inpaktua murrizten laguntzen duen sistema hau garatzea, patente bidez babestea eta 10 nazioarteko artikulu baino gehiagotan bere emaitzak frogatzea fabrikazio-prozesuen ikerketa-taldearen ahalegin kolektiboaren emaitza izan da. Gainera, balio ekonomikoa sortzen du, berez balio handikoa dena.”
Quality Innovation Award
Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza gainditu dute, aurkeztutako berrikuntzen berritasuna, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroarekiko orientazioa eta eraginkortasuna kontuan hartuta.
Hamaikagarren urtea da Euskadik nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duena. Urteroko lehiaketa hau Finlandian sortu zen 2007an, berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko helburuarekin. Bertan batez ere Europako eta Asiako herrialdeek hartzen dute parte, eta helburua da erakundeen eta parte-hartzaileen lehiakortasuna handitzen laguntzea. Informazio gehiago QIAren webgunean (CAQ-China Association for Quality erakundearen lehendakaritzapean) eta EUSKALITen webgunean.
BeCOLD, ekoizpenean fluido kutsagarriak murrizten dituen hotza
Sariaren helburua BeCOLD sistemaren garapena, nazioarteko patentea eta lizentziazioa da; CO₂ birziklatuan oinarritutako mekanizazio-sistema jasangarria, ECO₂ mekanizazio baterako (Ekonomia + Ekologia). BeCold® sistemak ohiko ebaketa-fluidoak ordezkatzen ditu CO₂ birziklatuarekin eta landare-olioarekin, mekanizazio garbiagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortuz, inpaktu globala eta integrazio industrial erraza eskainiz.
Sistema L.N. López de Lacalle, Amaia Calleja eta Haizea González irakasleek garatu dute, baita CFAAko ikertzaileek ere: Octavio Pereira doktoreak, Izaro Ayesta doktoreak, Adrián Rodríguez doktoreak eta Asier Fernández doktoreak.
