euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldi irekiak, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/14

Maiatzaren 9an Fabrikazio Aeronautiko Zentroaren Open House-a ospatu zen | Argazkia: UPV/EHU

Maiatzaren 9an, CFAAren Open House astearen baitan, fabrikazio aeronautikoaren alorrean garatzen diren proiektuak unibertsitateko lankideei erakutsi zaizkie, non unibertsitateko ikertzaileek, irakasleek eta ikasleek parte hartzen duten.

CFAAren jarduera 110 enpresarekin lankidetzan garatzen da, eta horregatik Transferentzia eta Nazioartekotze arloetatik izan zuen babesa

15 erakustaldi baino gehiago bisitatu dira: metalezko osagai kritikoen inprimaketa, Cobot-en erabilerara osagaien muntaketa zehatzean, besteak beste. Nabarmenki azpimarratu da industria-inguruneko datuen eta komunikazioen kudeaketa.

50 pertsona bildu dira, materialen, komunikazioaren, ingeniaritza mekanikoaren eta proiektu-ingeniaritzaren sailetatik etorriak.

Turbina aeronautiko berriek, eraginkortasuna handitzea, kontsumoa eta zarata gutxitzea eta mugikortasun jasangarri baterako trantsizioa ahalbidetzea dute helburu. Zamudioko UPV/EHUko CFAA zentroa egitasmo eta ideia horien sustatzaile da, bai orain eta bai etorkizunean.

Egin dezagun hegan elkarrekin, hori da Open House-aren leloa.