Olentzero hemen da!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/19
NON: Fundación UMEAK Haurtzaindegia (Leioa) NOIZ: 2025eko abenduaren 19a NORK: EHU
Olentzeroren bisitak festa giroa ekarri du Bizkaiko campusera. Ikazkinak mendiko lana utzi eta UMEAK Fundazioaren haurtzaindegiko txikiekin eseri da tarte gozo bat igarotzeko, musikaz eta jolasen artean. Haien aurpegietan ikusi dugun ilusio hori bera lagun izan dezagula jai guztietan.
Zorionak eta Urte Berri On!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus