euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/10/24, 17:30

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioan egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Farmazia Fakultatean 2024-2025 ikasturtean titulatutako ikasleak graduatzeko ekitaldia.

Ekitaldiaren buru Ixone Fernández de Labastida Medina Arabako Campuseko errektoreordea izango da eta lagun izango du Itziar Fernández Villanueva, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Komunitateko Arreta eta Zaintza zuzendaria. Ondoen izango dira Izaro Oyarbide Mendicute, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren Elkarteko idazkaria (ACTAE/EEZTE), eta Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkarteko presidentea (CODINE/EDINEO), bai eta Mirari Ayerbe Díaz ere, EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Itxaso Garcia Orue irakasleak emandako hitzaldiaren ondoren, diplomak emango zaizkie espediente onena duten ikasle tituludunei, bai eta UPV/EHU-Novaltia gelak babestutako Farmazia fakultateko GRAL/MAL onenen sariak eta UPV/EHUko Medikuntza Pertsonalizatuko Gelaren gaiarekin lotutako GRAL onenaren saria ere.