euskaraespañol

Redes sociales campusa

Farmaziako ikasle bat ‘Adikzioak: zure ikuspuntua’ lehiaketan saritua

Lidia Maesok 2. saria lortu du ‘Instagramerako kartelen diseinua’ modalitatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/28

Lidia Maeso eta Mirari Ayerbe | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Lidia Maeso Aragonek, Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko ikasleak, 2. saria lortu du ‘Adicciones: tu punto de mira’ [Adikzioak: zure ikuspuntua] 14. lehiaketako ‘Instagramerako kartelen diseinua’ modalitatean. ‘Tu Punto’ programan sartutako ekimena da, berdinen arteko adikzio portaerak prebenitzeko dena, Espainiako unibertsitate ikasleei zuzendutakoa, PDS – Promoción y Desarrollo Social elkarteak sustatu eta Gobernuak Osasun Ministerioaren Drogei buruzko Plan Nazionalerako duen Ordezkaritzak finantzatzen duena.

Lidia Maesoren lanak ‘Diseñado para atraparte’ [Zeu harrapatzeko diseinatua] du izenburua eta esku bat erakusten du saguentzako tranpa batean jarritako telefono mugikor bati heltzeko ahaleginean, teknologia adikzio bihur daitekeela sinbolizatuz. Irudi zirraragarri honen bidez, “kontzientzia sortu nahi du gailu elektronikoen erabilera arrazionalaren inguruan, batez ere gazteenen artean, teknologiarekin harreman osasuntsuago eta orekatuagoaren alde", esan du ikasleak.

Mirari Ayerbe Díaz Farmazia Fakultateko dekanoaren eskutik jaso du saria.