euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Mintegia

Fernando Buesa Fundazioaren XXIII. mintegia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/10/23 Noiz arte: 2025/10/24

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Mende laurdena igaro da zoritxarreko 2000. urte hartatik, ETAk bere su eten luzeenari amaiera eman eta bere estrategia hilkorra, “sufrimenduaren sozializazioa”, berriro martxan jarri zuenekotik. Urte hartan talde terroristak 23 pertsona erail zituen, eta 2001. urtean beste 15. Ez ziren “berunezko urteetako” zifra beldurgarriak, ez eta 1992. urtera arte urterik urte geratu zirenak ere. Alabaina, terrorea itzuli zen berriro, noiz eta euskal eta espainiar gizarteak berreskuratua zuenean moral sentikor bat, indarkeriarako edozein baliabide onartezintzat jotzen zuelarik.

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren XXIII. Mintegiak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín Foronda Gizarte Historiarako Institutuarekin batera antolatua, urte hartan bizi izandakoa gogoraraziko digu: eragin zituen emozio eta beldur sorta, euskal gizartea zatitzeko mehatxua, zenbait talderen erantzukizun politikoa eta orduko pertzepzioa, hau da, terrorearen itzulera, gerora jakin genuen bezala, taldearen egiazko “azken kukua” izan zena.

Bertaratzea doakoa da, baina beharrezkoa da honako formulario hau beteta izena ematea: Izena emateko orria

Informazio gehiago.

Online mintegia

Bertara ezin litezkeen pertsonek mintegia ikusentzun ahal izango dute streaming bidez.

XXII Seminario Fernando Buesa (online)