euskaraespañol

Redes sociales campusa

Eredu kooperatiboa aztergai

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/15

Gaur goizean Euskal Herriko unibertsitate-arteko lehen kongresu kooperatiboaren irekiera izan da. Izenburua: ‘Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean'. Jarduera urriaren 15 eta 16a bitartean, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ospatuko da eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute. Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Ángel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak sailburua, eta Aitor Bengoetxea, GEZKIko zuzendaria (UPV/EHU) irekiera-ekitaldiaren buru izan dira.

 

Argazkia: Nagore Iraola