Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ikerketa-ekintza bat da. Bertan, UPV/EHUk, herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera, lurraldearen erronken ikuspegi partekatu bat sortzen du 2030 Agendari aurre egiteko. Uztailaren 1ean, festibalak unibertsitate-kultura campusetatik haratago zabaltzea eta aberastea izango du helburu; uztailaren 8an, lurraldearentzat etorkizunak irudikatzea da asmoa.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
Gi2030 festibala lankidetzazko gobernantzari buruzko hausnarketa campusetik haratago zabaltzen du
Uztailaren 1ean eta 8an, Gi2030 festibalaren lehen edizioa ospatuko du Gipuzkoa Irudikatuz 2030ek Zegaman eta Itziarren
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/15
Gi2030 festibalaren lehen edizioa uztaileko lehen bi larunbatetan egingo da Zegaman eta Itziarren (Deba). Hitzaldi inspiratzaile eta talde-dinamiken bidez, Gipuzkoa Irudikatuz 2030 (Gi2030) proiektuaren esparruan antolatutako jardunaldien helburua da unibertsitate-kulturari eta lankidetza publiko-komunitarioari buruzko hausnarketa esparru akademikotik haratago zabaltzea, eta, aldi berean, ikaskuntza kolektiborako, esperientzietan oinarritutako espazio atsegin bat sustatzea, Gipuzkoako lurraldearen etorkizuna irudikatzeko.
Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Gipuzkoako Foru Aldundiak inspiratu eta bultzatutako ikerketa-ekintza da. Bertan, UPV/EHUk, herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera, lurraldeak 2030 Agendari aurre egiteko dituen erronken eta gaitasunen ikuspegi partekatua sortzen du. Antonio Casado Gi2030eko ikertzaile nagusiak dio “lurraldearen ikuspegi partekatua sortzea prozesu konplexua da. Metodologia desberdinen bidez, lurraldearen erronkei buruz sortzen den ezagutza akademikoa, erakundeekin eta herritarrekin harremanetan jarri nahi dugu. EHUkultura programaren barnean, festibala aukera berri bat da 2030erako irudikatzen ditugun Gipuzkoari buruzko elkarrizketak hasteko”.
Festibalaren lehen jardunaldia uztailaren 1ean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Zegaman, eta unibertsitate-kultura campusetatik haratago zabaltzea eta aberastea izango du helburu. Premisa horren pean, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi irakasleak Joxe Azurmendiren bizitzaz eta obraz hitz egingo du. Ondoren, Bitoriano Gandiagaren poemen edizio elebidun berria partekatuko da, AKTIBA ikerketa taldeak Jakin Fundazioarekin elkarlanean egindakoa. Jardunaldiaren amaiera artistikoa Morau eta Beñardo musikarien eskutik etorriko da eta euren azken lana aurkeztuko dute: Ardo (Gaztelupeko Hotsak, 2022).
Larunbatean, uztailak 8, 17:00etatik 20:00etara, festibalak bigarren jardunaldia ospatuko du Itziarren (Deba). Oraingo honetan, etorkizunak irudikatzea da ideia nagusia, Verena Hammes iraunkortasunaren eta eraldaketa sozialaren ekintzaileak emandako dinamika baten bidez. Ondoren, Mari Luz Esteban irakaslearen hitzaldia izango da, Haragizko erreformak (Pamiela, 2023) bere azken liburuko poemen bidez, lurraldearen eta bertako biztanleen iraganari, orainari eta etorkizunari begira. Uxue Pascual eta Maialen Velarde artistek saioaren laburpena egingo dute bertso eta gorputz adierazpenaren konbinazio artistiko batean.
Festibala doakoa da. Mesedez, eman izena https://gi2030.eus/ plataforman antolaketa-kontuetarako, bai eta xehetasun zehatzagoak jasotzeko ere, helbide elektroniko honetan: info@gi2030.eus
Gipuzkoa Irudikatuz 2030
Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Gipuzkoako Foru Aldundiak inspiratutako eta bultzatutako ikerketa-ekintza da. Bertan, UPV/EHUk, herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera, lurraldeak 2030 Agendari aurre egiteko dituen erronken eta gaitasunen ikuspegi partekatua sortzen du.
Taldeak hainbat taldetako 26 ikertzaile biltzen ditu. Prozesuaren lehen bi faseetan herritarrak kezkatzen dituzten 100 galdera baino gehiago bildu dira, aurrez aurreko tailerren bidez, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean eta https://gi2030.eus/ plataforma digitalaren bidez.
