euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Gipuzkoako Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/05/23, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 23an, 11.00an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, UPV/EHUko Esperientzia Gelen Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2021-2025) XXIII promozioko graduazio ekitaldia egingo da.

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusako errektoreorde Juana Goizueta Vértiz eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendari Gabriela Chotro Lerda ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Beñat Sarasola Santamaría UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak ‘La IA y la escritura literaria: Incertidumbres y reflexiones’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Halaber, ekitaldian Lourdes Goitia Barrenak y Francisco Huarte Carriquek 4. mailako ikasleen ordezkari gisa parte hartuko dute ere.

*Ekitaldiari amaiera emango dio aipatutako zentroaren sarreran 12:00ak aldera egingo den taldeko argazkiak.

Egitaraua

  • Ekitaldiaren hasiera. Gipuzkoako Campuseko abesbatza.
  • Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendariaren agerraldia.
  • Ikasgai magistrala: ‘La IA y la escritura literaria: Incertidumbres y reflexiones’.
  • 4. mailako ikasleen ordezkari gisa ikasleen agerraldia.
  • XXIII. promozioari diploma banaketa.
  • Ekitaldiaren amaiera. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Ekitaldiaren itxiera. Cum Jubilo abesbatza.